Larriki zauritu da 33 urteko baztandar bat Elizondoko sarreran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 11a, 08:30

Bart arratseko hamaikak aldera gertatu zen ezbeharra. Foruzaingoak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera, pareta bat jo eta iraulita gelditu zen. Barnean gidaria harrapatuta gelditu zen, larriki zauritua, eta anbulantzian eraman zuten Iruñeko Unibertsitate Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun