Errugbiaren gaupasa antolatu du BRTk maiatzaren 13an Larraintzarren

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 18:00

Gaupasarako zozketa martxan da dagoeneko eta hainbat sari banatuko dituzte

BRT Menditarrak taldeak Errugbiaren Gaupasa antolatu du bertze behin Larraintzarren, aurten maiatzaren 13an. 19. edizioa izanen da eta joan den urtekoaren egitaraua segituko du, baina berritasun batekin: arratsaldean errugbi lehiaketak izanen dira. Euskal Herriko hainbat talde gonbidatu dituzte adin guzietarako lehiaketan parte hartzera eta partiden ondotik, kontzertuak hasiko dira. Afariari dagokionez, joan den urtean bezala bokatak izanen dira zikiroaren ordez.

Horrez gain, gaupasarako zozketa abiatu dute jokalariek. Lehenbiziko sarian lau aukeren artean hautatzen ahalko da: bi lagunendako bidaia Senegalera zortzi egunetarako, bizikleta elektriko bat, egurra xehatzeko makina edo Baztango aratze bat. Bigarren sariak, berriz, eskualdeko produktuez osatutako bi saski izanen dira. Txartelak bi eurotan lor daitezke taldeko edozein kiderekin harremanetan jarrita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun