PAC dirulaguntzari buruzko herri batzarra eginen dute astelehenean lekaroztarrek

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 15:00

Lekarozko Herriak batzar deialdia egin du martxoaren 13rako, Elkar Txokon 19:00etan. Aitzineko batzarreko aktaren irakurketaren ondotik, aurtengo PAC dirulaguntzak hartzeko, Baztango lur komunalak nekazarien artean banatzeko irizpideez arituko dira. Azkenik, galdera eta eskeendako tartea izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun