Arizkun Rockek jaialdiko azken kamisetak jarri ditu salgai

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 13:30

Jaialdiaren azken edizioan, Arizkun Rockek azken kamisetak paratu ditu salgai 15 eurotan eta taila guzietan. Euskal Herrian serigrafiatuak dira eta pultserak oparituko dituzte kamisetekin batera. Igande honetan Arizkungo plazan salduko dituzte 09:30etik 14:00etara eta info@arizkunrock.eus helbidera idatziz ere eskatu daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun