Baztango hegaztiei buruzko bi hitzaldi antolatu dituzte Amezti elkarteak eta Talde Ekosozialak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 13:00

Garrapoa da Baztanen bizi den hegaztietako bat. Argazkia: txoriak.eus

Lehenengoa 'Txoriekin solasean' ikastaroa izanen da, martxoaren 18an Amezti elkartean. Bigarrena hegaztiak ezagutzeko ibilaldia, apirilaren 23an Elizondoko plazatik abiatuko dena

Baztango fauna hobe ezagutze aldera, Amezti elkarteak eta Talde Ekosozialak hegaztiei buruzko bi hitzordu antolatu dituzte martxoan eta apirilean.

Martxoaren 18an 'Txoriekin solasean' ikastaroa aurkeztuko du Mikel Olanok, Elizondoko Amezti elkartean 10:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologoa eta basozaina da Olano, eta bi euro ordaindu beharko dira ikastarorako.

Apirilaren 23an, berriz, 'Baztango hegaztien eta kulturaren arteko loturak: begirada ekologikoa' ibilaldia eginen dute. 11:00etan Elizondoko plazatik abiatuko dira, eta Gorka eta Marcos biologoek emanen dituzte azalpenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun