Haurren beldurrari buruzko solasaldia izanen da Elizondon martxoaren 14an

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 10:11

Alvaro Beñaran psikomotrizista eta pedagogoak emanen du mintzaldia eta aldez aurretik izena eman beharko da

Baztan Ikastolak, Baztango Udalarekin batera, haurren beldurrari buruzko solasaldia antolatu du heldu den asteartean 17:00etan Arizkunenean. Alvaro Beñaran izanen da hizlaria; psikomotrizista eta pedagogoa da Beñaran, Bergarako UNEDeko psikomotrizitate eskolako kidea eta ASEFOPeko formatzailea.

Mintzaldian haurraren garapenean beldurrak duen zentzuari buruz arituko da, beldurrei aurre egiteko tresnak landuko dira eta helduen jarrerak, jokabideak eta zalantzak haurraren beldurrean duen eragina azalduko du.

Plaza mugatuak izanen dira eta interesa dutenek aitzinetik eman beharko dute izena. Horretarako, eskuragarri daude idazkaritza@baztanikastola.eus helbide elektronikoa eta 948 45 24 48 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun