Joan den larunbatean, martxoaren 4an, arraioztarrek Lekarozko Larraldea sagardotegirako plana egin zuten. Ez zen gazteen arteko afera bat izan, nahi izan zuten herritar guziek aukera izan baitzuten joan ahal izateko. Aspaldian egiten ez zen herri mailako egun pasa izan zen. Giro bikaina izan zuten. Menu ederra, sagardoa nahi adina eta akordeoiarekin dantzan eta kantuan aritzeko aukera ere izan zuten. Heldu den urtean berriz!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.