Harat taldearen kontzertua eta Hasier Larretxearen liburu aurkezpena asteburuan Txokoto tabernan

Hasier Larretxea iaz Txokoton egindako liburu aurkezpenean.

Kultur ekitaldiz beteriko asteburua izanen dute Elizondoko Txokoto tabernan. Ortziralean Harat talde beratarraren kontzertua izanen da 22:30ean, eta igandean, aldiz Hasier Larretxea arraioztarrak 'Hijos del peligro' bere azken poesia liburua aurkeztuko du 12:00etan. Igandeko ekitaldia gazteleraz izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun