Lodifobia eta estetikaren esklabotza
Sistema honetan emakumeak ez gaude inoiz gure gorputzarekin guztiz konforme, gorputzarekin lotutako genero-estereotipoek diskriminazioa indartzen dute eta emakumeen askatasuna mugatzen dute. Esparru feministetan gero eta gehiago hitz egiten da lodifobiari buruz, ez depilatzeari buruz, ezgaitasunen bat duten pertsonen zein adineko emakumeen balioari edota sexualitateari buruz. Gorputz, desio eta sexu praktika anitzak politikoki aldarrikatzea behar-beharrezkoa da, baina benetan lortu al dugu edertasunaren agindu zorrotzak kolokan jartzea? Uda garaian bikini-operazioa ahaztea eta gorputzak eta desioak deskolonizatzea izan daiteke erronka.