Ama Ur garagardotegira bisita antolatu du Amezti elkarteak martxoaren 11n

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 5a, 09:30

Elizondoko Amezti elkarteak Amaiurko Ama Ur garagardotegira ateraldia antolatu du heldu den larunbatean 18:00etan. Izen ematea martxoaren 7ra arte dute zabalik, 619 63 66 70 telefonora deituz, eta hiru euro ordaindu beharko dira. Amaiurrera joateko kotxeak partekatuko dituzte, 17:45ean Elizondoko plazatik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun