Iruritako gazteek frontenis txapelketa mistoa antolatu dute aurten lehenengoz, eta hainbat jardunaldiren ondotik final laurdenak jokatzeko ordua dute asteburu honetan.
Larunbatean, martxoaren 4an, partida bakarra izanen da goizean: Jose Jabier Elizainzin eta Gurutze Aizpuru, Nuria Garate eta Joseba Etxandiren kontra. Herriko frontoian 09:15ean izanen da partida.
Igandean, berriz, bi partida izanen dira arratsaldean. Lehenbizikoa 17:00etan izanen da: Hegoi Iturregi eta Begoña Goienetxe, Amaia Zelaieta eta Oinatz Jauntsaratsen aurka. Bigarrena 18:00etan izanen da: Beñat Mariezkurrena eta Ainara Dendarieta, Aritz Bikondo eta Marijoxe Alemanen kontra.
Sailkatutako bikoteek martxoaren 25ean jokatuko dute finala.