M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Martxoaren 8ari begira hainbat jarduera antolatu dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 28a, 12:00

  • Mobilizazioaz gain, antzerkia, solasaldia eta zinema izanen dira martxoan Baztanen.
  • Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareak 'Anitzak gara, orain askeak' kanpaina abiatu du.

Emakumeen Nazioarteko Eguna hurbiltzen ari dela, Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareak 'Anitzak gara, orain askeak' kanpaina abiatu du. Egitarau zabala prestatu dute Nafarroako hainbat udalerritan, eta Baztanen ere zenbait ekitaldi izanen dira:

  • Martxoaren 5ean, igandea, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerkia aurkeztuko dute Iruritako Gizarte Bilgunean 18:00etan.
  • Martxoaren 8an, asteazkena, mugimendu feministak antolatutako mobilizazioa izanen da Elizondon. 'Antolakuntza feministarik gabe, eraldaketarik ez!' lemapean 19:00etan herriko plazan bilduko dira.
  • Martxoaren 9an, ortzeguna, 'Lodifobia eta estetikaren esklabotza' solasaldia izanen da Arizkuneneko hitzaldi aretoan 18:30ean Mijo Lizarzabururen eskutik.
  • Martxoaren 17an, ortziralea, Ainarak dokumentala proiektatuko dute Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun