Elizondoko bestak antolatzeko bilera parte-hartzailea eginen dute ortziralean Herriko etxean

Ttipi-Ttapa 2023ko otsailaren 22a

Elizondoko Besta Komisioa Santio bestak antolatzen hasi da dagoeneko, eta herritarren iritziak ezagutzeko batzar irekira deitu dituzte elizondoarrak, ideiak emateko, lanekin laguntzeko edota komisioan parte hartzeko. Otsailaren 24an 19:00etan herriko etxean izanen da bilera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun