Iruritako Mendi Duatloiaren hirugarren edizioa maiatzaren 7an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 22a, 20:00

2018ko lehen edizioan emakumezkoetan binaka bigarren izan ziren Mikele Etxekolonea eta Sarai Maritorena helmugan.

Ia 20 kilometro mendi bizikletan eta 8 kilometro eta erdi lasterka egin beharko dituzte kirolariek, banaka nahiz binaka

2018an eta 2019an egin zuten Iruritako Mendi Duatloia, baina azken hiru urteetan ez dute antolatzerik izan. Baina Iruritako Mendi Duatloiak hirugarren edizioa izanen du, maiatzaren 7an, Iruritako gazteek, Iruritako herriak eta Baztango udalak antolatua.

Mendi bizikletan 19,75 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, 640 metroko desnibelarekin eta lasterka egin beharreko zatia zortzi kilometro eta erdikoa da, 290 metroko desnibelarekin. Dagoeneko izena emateko aukera zabalik da www.kirolprobak.com webgunean eta informazio gehiago ere bertan topa daiteke. Proba banaka nahiz binaka erreleboka egiteko aukera bada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun