'Amak gara behe-laino artean?' mahai-ingurua Baztango Liburutegi Publikoan otsailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 22a, 15:00

Ixabel Aleman emaginak gidatua, eskualdeko hiru emazteki amatasunari buruz arituko dira

Baztango Liburutegi Publikoak 'Amak gara behe-laino artean' mahai-ingurua antolatu du heldu den asteartean, otsailaren 28an 18:00etan. Hiru emakumeren testigantzak bilduko ditu ekitaldiak: Maitane Maritorena ama bakarra, Nuria Idoate harrera ama eta Marian Zestau hautuz ama ez dena. Ixabel Aleman amaiurko emagina izanen da moderatzailea.

Mahai-inguruan gaiari buruz iruditegi kolektiboan nagusitzen den ideiari hainbat ikuspegitatik helduko diote, «ama izateko edo ez izateko modu eta arrazoi aunitz daudelako; bakoitzak eragin bat edo bertze izaten du norberaren bizitzan eta baita gizarte mailan ere». Gehiago jakiteko edo edozein ekarpen egiteko, herritarrak liburutegira hurbildu daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun