Sahararren aberri eguna ospatuko dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 22a, 14:00

Saharaztan Baztan-Bidasoko elkarteak sahararren aberri eguna antolatu du ortzirale honetan Elizondon. Lehenik Sahararen askatasunaren aldeko elkarretaratzea eginen dute plazan 19:00etan. Ondotik, Sahrawi lives matter dokumentala proiektatuko dute Arizkunenean 19:30ean.

Sahrawi lives matter

MGLTEko (Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartea) kide den Joseba Alzueta nafarraren erronka kontatzen du dokumentalak. 2021ean Saharako herriaren egoerari ikusgarritasuna emateko 460 kilometroko ibilbidea egin zuen lasterka, Iruñetik Madrilera, motxila batekin soinean, errefuxiatu sahararrek jasaten duten pisuaren ikur.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun