Beti bezala, giro ederrean joan dira aurten Arizkungo inauteriak, eguraldia lagun zutela. Igande eta astelehenean eskean ibili ziren, lehenik baserrietan eta ilunabar aldera herriko etxeetan. Atzo desfilea izan zuten, sagar dantzariek irekia, eta gero hartzaren eta mozorroen txanda izan zen.
Argazkiak: Mikel Lizardi eta Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.