'Loreak belaunetan' dokumentala proiektatuko dute ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 22a, 08:00

Iruritako zinema zikloaren barnean, Loreak belaunetan dokumentala proiektatuko dute otsailaren 24an 19:00etan Gizarte Bilgunean. Baztango Kultura Zerbitzuak antolatu du hitzordua eta emanaldiaren ondotik solasaldia izanen da.

Sinopsia

Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpien artean; baita etorkizuneko erronkena ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun