'Mexikar iraultza: Pancho Villaren korridoetan' solasaldi musikatua ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 21a, 08:00

Otsailaren 23an Mexikortxo taldeak 'Mexikar iraultza: Pancho Villaren korridoetan' solasaldi musikatua aurkeztuko du Elizondoko Amezti elkartean 19:30ean.

Pancho Villa solasgai

XX. mendeko lehen iraultza ez zen Errusiar Iraultza izan. Zazpi urte lehenago, milaka mexikarrek armak eskuetan borrokatu zuten herritar xumeen eskubideen alde. “Mexikar Iraultza” honen arrazoi, gora behera, lorpen eta pertsonaia garrantzitsuenen berri emanen du Mexikortxo bandak, Pantxo Villa iraultzaile famatuari kantaturiko hitzaldi-kontzertuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun