Inauteriak 2023

Almandozen ere ederki disfrutatu dituzte inauteriak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 20a, 13:30

Betiko ohiturei segituz baserrietan hasi genituen aurtengo inauteriak, kantu alaiez eta mozorro desberdinez etxeak koloreztatuz. Herrian ere irriak ez ziren falta, eta lagun arteko besta zen ideia printzipala gure artean. Etxez etxe, janari desberdinak probatuz pasatu genuen eguna, gure aurpegietatik irribarrea ezin kenduz. Etxe guztiei eskerrak eman nahi genieke, bertze behin gure besta ospatzen laguntzeagatik.

Argazkia: Garbiñe Agerre

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun