Goizean meza izan zuten eta ondotik, ohiturari segituz, herrian bueltaxka eman zuten musikaren laguntzaz eta herriko karrikak alaitu zituzten beren kantuekin. Eguerdian bazkaria izan zuten herriko elkartean. Bertan haur, irakasle eta herriko alkate eta alkate-lagunek ohikoa den menuaz gozatu ahal izan zuten.
Arratsaldean, zenbait jokoz gozatzeko aukera izan zuten haurrek, baita oilar harpatzea ere. Ttikienetan Urko Arraztoak harrapatu zuen oilarra, ertainetan berriz Xuhare Cilleruelok, eta haundienetan Judit Blancok. Eguna akitzeko, txokolatada izan zuten haur eta gainontzeko herritarrek ere. Modu honetan, aio erran zitzaion Orakunde egunari.