Baztango Berdintasun Batzordeak bilera eginen du otsailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 16a, 20:00

Harro Baztan LGTB+ taldeari ongi etorria eginen diote batzordean

Baztango Berdintasun Batzordeak bilera eginen du heldu den asteazkenean, otsailaren 22an, 18:00etan udaletxeko batzar gelan.

Hasteko, aitzineko bilerako akta leitu eta onartuko dute. Gero, sortu berri den Harro Baztan LGTB+ taldeari ongi etorria eginen diote. Ondotik, azken hilabeteetan aitzinera eramandako prozesuen egoera aztertuko dute: berdintasun plana, indarkeria matxistaren diagnosia eta protokoloa, eta barne berdintasun plana. Azkenik, urteko plangintza proposamena aurkeztu eta adostuko dute, eta taldeak proposatutako bertze edozein gairi buruz arituko dira.

Baztango Berdintasun Zerbitzuak parte hartuko duten edo ez baieztatzeko eskatu die parte hartzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun