Inauteriak 2023

Erratzuko inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 19tik 21era

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 16a, 14:00

Erratzuko damen desfilea joan den urteko inauterietan. Irudia: Ondikol.

Igande, astelehen eta asteartean hainbat jarduera prestatu dituzte urteroko egitarauari segituz

Otsailak 19, igandea

09:00etan hasita eskean arituko dira herritik, Hauspolarien eta Olaia eta Lierniren musikaz lagunduak. 20:00etan elkartean bilduko dira eta dantzaldia izanen dute Hauspolarien eskutik.

Otsailak 20, astelehena

10:00etatik aitzinera eskean ibiliko dira Gorostapolo, Azkarate, Untxide eta Larreta auzoetan, Hauspolarien eta Olaia eta Alazneren musikarekin batera. 19:30ean dantzaldia izanen dute elkartean Modestoren eskutik.

Otsailak 21, asteartea

10:00etan hasita Iñarbilen eta Iñarbegin arituko dira eskean, Nahia eta Julene eta Olaia eta Irati Elizalderekin. 14:00etan bazkaria eginen dute Kastonean eta 17:00etan desfilea izanen da herritik barna. Ondotik, dantzaldia izanen dute Hauspolariekin elkartean inauteriak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun