Fernando Anbustegi Goñi izanen da EH Bilduren Baztango alkategaia

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 15a, 13:30

Baztango EH Bilduk atzo egindako batzarrean onartu zuen Fernando Anbustegi Goñi 2023ko udal hauteskundeetarako Baztango alkategai izendatzea.

Elizondon sortua da Anbustegi eta 45 urte ditu. Xorroxin Irratian lokutore lanetan aritzen da. Azken bortz urteotan lan hori Diario de Noticiasen Baztan eta Xaretako berriemaile lanarekin uztartu du. Kulturgintzan, eta batez ere euskalgintzan inplikatua da. Bertsolaritza munduan ere murgildua da, urte aunitz daramatza gai jartzaile lanak eginez, plazaz plaza eta Nafarroako eta Euskal Herriko txapelketetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun