Ortziralean haurrak eskolara mozorrotuak joan ziren. Eskolan gosariaz gozatzeko aukera izan zuten eta gero, musikaren laguntzaz, herritik barna ibili ziren.
Aldiz, bai ortziralean eta baita larunbatean ere, gazteak etxez etxe ibili ziren. Ortziralean baserriak bisitatu zituzten eta larunbatean herritik barna ibili ziren. Herrian inaute giroa sumatzen zen, haur eta gazteak mozorrotuak baitzauden. Eguna bukatzeko, afaria izan zen herriko batzartegian.