Aurtengo Gaztea sarietako hiru kategoriatan izendatu dute Olaia Inziarte

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 12:30

Otsailaren 22ra arte bozkatu daiteke bere alde Gaztea sariak webgunean

Joan den abenduan Olaia Inziarte artista oronoztarrak bere lehenbiziko bakarkako diskoa kaleratu zuen, Lehengo Lepotikan Burua. Lanak arrakasta haundia izan du, eta aurtengo Gaztea sarietarako proposatua izan da Inziarte. Hiru kategoriatan izendatu dute; Talde edo bakarlari berri onena, Disko onena eta Abesti onena (Olatz Salvadorren kolaborazioarekin egindako Behe klasekoak kantarengatik).

Irabazleak bozketa bidez aukeratuko dituzte, eta horretarako eskuragarri dago Gaztea sariak webgunea. Gaurtik hasita, otsailaren 22ra arte bozkatzen ahalko da eta martxoaren 2an izanen da aurtengo gala, Bilboko Euskalduna Jauregiko Urban Hall espazioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun