Baztandarrak Realarekin peña inauguratu dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 11:30

Joan den astean Baztandarrak Realarekin peña inauguratu zuten Elizondoko Antxitonea trinketean, taldearen egoitza izanen dena. Argazkiak: Ondikol

Guillermo Quertier da peñako presidentea, eta bailarako hainbat realzale bildu ziren inaugurazioan, baita Jon Pacheco Realeko jokalari elbetearra eta Juan Maria Amiano, Realean aritu zen azken jokalari baztandarra. Peñak bufanda bana eman zien bi jokalariei, eta Pachecok bere izena zuen kamiseta oparitu zion presidenteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun