Areto futbol txapelketa solidarioa Baztanen

Xorroxin irratia 2023ko ots. 10a, 12:44

Bidelagun eta herrietako eskola ttikiak lagunduko dituzte bildutako diruarekin. 

Apirilaren 5etik 9ra jokatuko da txapelketa Elizondoko kiroldegian. 

12 taldek hartzen ahalko dute parte eta izen ematea martxoaren 10era arte egin daiteke baztanfutbito@gmail.com helbidean.

Unai Obregozok eman dizkigu xehetasunak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun