Zapatillerako kideek musika egiteko espazioa erabiltzera gonbidatu dituzte bertako musikariak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 12:30

Zapatillera proiektuko kideek adierazi dutenez, «dagoeneko hilabete batzuk pasatu dira Elbeten Zapatillera martxan dagoenetik. Espazio hau bertako musikariek entseatu ahal izateko gune baten beharretik sortu da. Hortaz, gonbita luzatzen dizuegu musika egin nahi duzuen talde edo bakarlariei bertara hurbildu eta espazioa erabiltzeko. Hurbildu, ikusi eta probatu». Harremanetarako eskuragarri dute 665 88 02 20 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun