Haurrendako ipuin kontalaria izanen da otsailaren 8an Baztango Liburutegi Publikoan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 17:30

Baztango Liburutegi Publikoak 'Ipuinaren ordua' ipuin kontaketaren bigarren saioa eginen du heldu den asteazkenean 17:00etan. Lau urtetik goitiko haurrei zuzendua egonen da eta gurasorik gabe egonen dira. Plaza mugatuak izanen dira eta otsailaren 7ra arte ematen ahalko da izena 948 58 12 04 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun