Rober Irigoien Iriarte da Iruritako alkate berria

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 30a, 12:30
Argazkia: Ondikol.

Irigoienen izendapenarekin, Baztango herri guziek aurkeztu dituzte alkate juratuak

Lehenbiziko bi batzarretan hautagairik aurkeztu ez zenez, Otondo alkateak batzarrera deitu zituen iruritarrak urtarrilaren 28an. Bertan, Rober Irigoien Iriarte herritarra aurkeztu zen alkategai eta onartua izan zen, beraz, Pello Iriarte ordezkatuko du Iruritako alkatetzan hurrengo bi urteetan.

Honekin, Baztango herri guziek alkateak izendatu dituzte 2023/24ko agintaldirako:

Herria Alkatea
Almandoz Pello Sarratea Sanzberro
Amaiur Ixabel Aleman Irungarai
Aniz Iñaki Zelaieta Erasun
Arizkun Imanol Etxeberria Antxorena
Arraioz Aritz Alunda Pain
Azpilkueta Juan Andres Azkarraga Iribarren
Berroeta Carlos Garaikoetxea Elso
Elbete Imanol Juanikotena Taberna
Elizondo Aitor Bazterrika Zelaieta
Erratzu Iñaki Sanzberro Goñi
Gartzain Fernando 'Dani' Arraztoa Larregi
Irurita Rober Irigoien Iriarte
Lekaroz Ernesto Prat Urzainki
Oronoz-Mugairi Jorge Oteiza Ugarte
Ziga Joxean Etxeberria Osakar

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun