Izaskun Igoaren poesia errezitaldia izanen da igandean Txokoto tabernan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 27a, 19:00
Igoa Amezti elkartean bere olerki liburua aurkezten.

Sarrera libreko hainbat ekitaldi kultural antolatu ditu Elizondoko Txokoto tabernak urtarrilean, eta azkena Izaskun Igoa olerkari zigatarraren poesia errezitaldia izanen da. Urtarrilaren 29an 19:30ean goiko solairuan izanen da hitzordua.

Izaskun Igoa
Izaskun Igoa Jaimenera (Ziga, 1995), Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren borzgarren edizioaren irabazlea izan zen, Hotza bazkatzen lanarekin. Igandean, bertan agertzen diren poemez gain, bertze poema berri batzuk entzuteko aukera izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun