Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Oronozko tunela hetsiko dute urtarrilak 26tik aitzinera, N-121-A errepideko lanekin segitzeko. Zehazki, biribilgune bat eginen dute Oronozko sarreran, N-121-A errepidera lotua.
Eguraldia lagun izanez gero, lanak hilabete bateko iraupena izatea aurreikusi dute. Bitartean, trafikoa Oronoz-Mugairitik (NA-8303 errepidetik) desbideratuko dute gauez eta egunez, N-121-B errepideko 43+200 kilometro puntutik (Askapeko sarreraren paretik) hasita, Iruñeko eta Irungo noranzkoan.