Joxe Rekondo oronoztarra artzain joan zen duela 51 urte, 18 urterekin. Mugairera bueltatu zenean familia izan zuen, eta Bakersfielden bizi dira gaur egun. Joxe Mari Koskarat ere ezagutu du Zuhaitzek, 1975ean Ameriketara joan zen azpilkuetarra. 30 urtez aritu izan da ostatu batean lanean, eta bertan Joxe Mari Ariztoi iturendarra ere aurkitu du aurkezleak.
Joxe Mari Torres 54 urteko elbetearra ia 40 urtez bizi izan da Ameriketan, eta bertara ezkondua da. Azken artzain belaunaldietakoa izan zen, eta lorezaintzan aritzen da gaur egun. Berarekin batera Juanito Mendiburu azpilkuetarra ezagutu du Pagadik, duela 67 urte artzain joana, lehendabiziko belaunaldietakoa.
Azkenik, Maitexa topatu du Zuhaitzek, Ezterenzubiko Mattin Etxamendi artzainarekin ezkondutako iruritarra.
Saioa osorik EITB Nahieran dago ikusgai. 36. minututik aitzinera ageri dira Joxe oronoztarra eta Joxe Mari azpilkuetarra, 48. minututik aitzinera Joxe Mari elbetearra eta Juanito azpilkuetarra, eta 1:01 minututik aitzinera Maitexa iruritarra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!