Joseba Otondo Baztango alkateak batzarrera deitu ditu iruritarrak larunbatean herriko alkate berria hautatzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 16:00

Agintaldi berrirako alkateak aukeratzeko prozesuan, Irurita da alkaterik gabe segitzen duen Baztango herri bakarra. Herriak egindako bi deialdietan hautagairik aurkeztu ez denez, Batzar Nagusiko batzarburuari, hau da, Joseba Otondo alkateari dagokio batzarrera deitzea. Urtarrilaren 28an 18:00etan Gizarte Bilgunean elkartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun