Mozorro eta antzerki tailerra eginen dituzte otsailean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 13:00

Urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra arte ematen ahalko da izena bi ikastaroetan

Baztango Kultura Zerbitzuak bi tailer antolatu ditu otsailean Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean. Lehenbizikoa familiendako mozorro tailerra izanen da, Amaia Zinkunegiren eskutik. Otsailaren 4an eta 11n eginen dituzte saioak, larunbatak biak, 10:00etatik 13:30era. Matrikularen prezioa izena ematen duten partaidearen kopuruaren araberakoa izanen da; bi partaiderekin 36 euro, hiru paratiderekin 48 eta lau partaiderekin 60 euro, materiala barne.

Bigarrena 'Proposamen anitzak josiz' antzerki sorkuntza ikastaroa izanen da, Josune Gorostegi aktorearekin. 17,5 orduko tailerra izanen da, eta otsailaren 7tik aitzinera asteartero elkartuko dira 19:00etatik 21:30era. Guttienez sei eta gehienez hogei lagunek eman beharko dute izena taldea sortzeko. Matrikula 51 eurokoa izanen da Baztanen erroldatuendako eta 68 euroko erroldatu gabeendako.

Bi ekimenen izen ematea urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra egin beharko da, 948 581 279 telefono zenbakira deituz edo kultura@baztan.eus helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun