Asteburuan inauteriak izan dira Berroetan. Ortziralean hasi zen besta; arratsaldean, udazkenean jokatutako frontenis txapelketako finala jokatu zen. Maialen Migeltorena eta Agustin Migeltorena osaba-ilobak izan ziren irabazleak. Ondotik, afaria izan zen herriko elkartean.
Bestari segida larunbateko gosariak eman zion. Berroetako eta Anizko gazteak elkartu eta musikaren laguntzarekin etxez etxe ibili ziren. 27 gazte elkartu ziren gosarian eta ondotik bertze zenbait elkartu ziren bestara; aspaldiko urtetako inauteririk jendetsuenak izan ziren. Eguna akitzeko, afaria izan zen elkartean; etxez etxe ibilitako jendeaz gain, herriko haur eta helduak ere bildu ziren mahaiaren bueltan.
Inauterietako asteburu zoragarria pasa zuten herritarrek! Orain mozorroak heldu den urtera arte altxatu behar!