Bihar abiatuko da Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltza elkarteak aste osoko egitaraua prestatu du bailarako hainbat herritan eginen diren jarduerekin

Urtarrilak 23, astelehena
  • Idazleekin solasean. Suak erreko ez balu nobelaren aurkezpena, Eneko Barberena V. (H)ilbeltza bekaren irabazlearekin. Arizkungo medikuaren etxean 19:30ean.
Urtarrilak 25, asteazkena
  • Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea solasaldia Joseba Sarrionandiarekin. Anizko Mendiarte elkartean 19:00etan.
Urtarrilak 27, ortziralea
  • Kareletik (Anjel Lertxundi, 1987) filmaren emanaldia. Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan.
Urtarrilak 28, larunbata
  • Mahai-ingurua. Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak Garazi Arrula eta Garazi Ugalderekin, Amaia Apalauzak gidatua. Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean 11:00etan.
  • Bazkaria Erratzuko elkartean 14:00etan. Txartelak ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzita eskuragarri.
  • Liburu aurkezpenak: Amaiur bat urtero Jon Alonsorekin, Euskalia Mikel Alvarezekin eta Leonardo Sciasciaren Todo modo Gaizka Ugalde liburuaren itzultzailerakin. Erratzuko elkartean bazkalondoan.
  • Susmagarrien gaua. Baz Tawn. Erratzun barna iluntzean.
Urtarrilak 29, igandea
  • Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa. Oronozko aparkalekuan 11:00etan.
  • Kontzertua. Zuri beltzean Ruper Ordorikarekin. Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun