'Sagastitarrak' antzezlana ikusteko aukera izanen dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 09:00
Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza eta Ainhoa Etxebarria 'Sagastitarrak' antzezlaneko aktoreak.

Antzerkiaz gozatzeko aukera izanen dute igandean, urtarrilaren 22an Iruritan. Joseba Apaolazak, Ainhoa Etxebarriak eta Koldo Olabarrik 'Sagastitarrak' antzezlana aurkeztuko dute, 18:00etan Gizarte Bilgunean. 

Goi burgesiako familia baten istorioa kontatzen du antzezlanak, feminismoa eta tradizio patriarkalak kontrajartzen dituena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun