Elizondoko Amezti elkarteak antolatutako Lur azpiko solasak zikloaren barnean, Amaiurko gazteluko indusketa lanak eta Erratzuko bunkerrak ezagutzeko ateraldia eginen dute ilbeltzaren 21ean.
10:00etan gazteluan hasiko da ibilaldia eta joateko 09:30ean Elizondoko plazan elkartuko dira, autoak partekatzeko. Lau orduko ateraldia izanen da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Mattin Aiestaranek eta Xaraka Natur Bidaietako Eneko Eskuderok gidatuko dute.