Ordesako karstari buruzko solasaldia emanen du ortziralean Elizondon Ernesto Prat lekaroztarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 09:30
Irudia: miradoresdeordesa.com

Lur azpiko solasak zikloaren barnean, Otxola espeleologia taldeko Ernesto Pratek Ordesako karstari buruzko solasaldia emanen du urtarrilaren 20an 19:00etan Amezti elkartean. Honez gain, ziklo berdinaren barnean Loizuko gizona erakusketa ikusgai dago aste honetan Arizkunenean arratsaldetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun