Leganés taldean utzita ariko da Jon Karrikaburu futbolari elizondoarra

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 17a, 07:00

Jon Karrikaburu Leganés taldean utzita ariko da denboraldi bukaera arte.

Lehen mailan Donostiako Real Sociedad futbol taldean ez zeuzkan minutuen bila Madrilgo Leganés futbol taldean utzita jokatuko du Jon Karrikaburu futbolari elizondoarrak. Bigarren mailan ari da Leganés, baina lehen mailara igotzeko borrokan murgildua.

20 urte ditu Karrikaburuk eta Espainiako 21 urtez beheitiko selekzioarekin ere aritu da. Baztan futbol taldean hasi ondotik, Donostiako Real Sociedad taldeko harrobian aritu da infantil mailatik. Realaren bigarren taldeak bigarren mailara igotzea lortu zuenean, 2020-21 denboraldian, erabakigarria izan zen Karrikaburu eta bigarren mailako debutean gola sartu zuen, Leganesen kontra preziski, Xabi Alonsoren erranetara. Bigarren mailako denboraldi horretan, 2021-22 denboraldian, hamaika gol egin zituen bigarren taldearekin eta lehen taldearekin debuta egin zuen Europa Ligan, Monaoren kontra.

Denboraldi honetan Realaren lehen taldean gutti aritu da. Hamabi partida jokatu ditu, sei ligan, lau Europa Ligan eta bi Erregearen kopan eta bi gol sartu zizkion azken konpetizio honetan Coria taldeari.

Leganésen 19 zenbakiarekin jokatuko du Imanol Idiakez, Realeko jokalari ohiaren erranetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun