Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartu dute Oihan Aleman eta Joritz Barberena baztandarrek

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 18:00
Nafarroako kadete mailako selekzioa, Espainiako ziklo-kros txapelketan.

Kadete mailako Nafarroako selekzioarekin aritu ziren larunbatean Vic-en (Bartzelona)

Espainiako ziklo-kros txapelketa jokatu da aste hondar honetan Vic-en (Bartzelona). Kadete mailako Nafarroako selekzioarekin aritu ziren Saltoki taldeko Oihan Aleman iruritarra eta CC Villavés taldeko Joritz Barberena lekaroztarra larunbatean. Alemanek 44. postuan akitu zuen lasterketa eta Barberenak 54. postuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun