'Loizuko gizona' erakusketa Arizkunenean izanen da astelehenetik ortziralera

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 15a, 09:00

'Lur azpiko solasak' zikloaren barnean, urtarrilaren 16tik 20ra Loizuko gizona erakusketa Arizkuneneko lehenbiziko solairuan izanen da ikusgai, 17:00etatik 20:00etara. Amezti elkarteak antolatu du ekitaldia eta hainbat arkeologok Loizuko leizean egindako lana biltzen du.

Loizuko gizona

Loizuko gizona Erroibarko Loizu herriko Errotalde I leizean aurkitutako giza arrasto batzuen izena da. 2017ko azaroan, Sakon espeleologia taldeak oharkabean hezurdura topatu zuen, eta hasiera batean berriagoak zirela pentsatzen bazen ere, orain dela 11.700 urte bizi zen gizonezko baten aztarnak zirela ikusi zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun