Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko dute Baztango bi txirrindularik

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 12a, 19:00
Oihan Aleman eta Joritz Barberena Nafarroako selekzioarekin izanen dira Espainiako ziklo-kros txapelketan.

Joritz Barberena lekaroztarrak eta Oihan Aleman iruritarrak kadete mailako txapelketan izanen dira asteburuan Bartzelonan

Urtarrilaren 14 eta 15ean  Vic-en (Bartzelona) jokatuko dituzte Espainiako ziklo-kros txapelketak. Bertan, kadete mailan, Nafarroako selekzioarekin, Baztandarra txirrindulari taldearekin lau urtez entrenatzen ibili diren Joritz Barberena lekaroztarrak (Villaves) eta Oihan Aleman iruritarrak (Saltoki) parte hartuko dute.

Baztandarra txirrindulari taldeak bi txirrindulari hauek zoriondu nahi ditu, eta «segi bizikletaz gozatzen eta ikasten!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun