Herritarren etxebizitza beharren egoera ezagutzeko inkesta anonimoa zabaldu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 13a, 17:00

Irudia: Irantzu Pastor.

Baztango Udalak etxebizitzaren problematika konpontzeko prozesuarekin aitzinerat segitzen du, eta horretarako bailarako etxebizitza eskaera ezagutzeko udal inkesta zabaldu du. Galdetegia anonimoa da, eta bertzeak bertze, behar dituzten etxebizitza mota, prezioa, erabilera, kokapena eta tamaina zehaztu ditzakete herritarrek. Inkesta urtarrilaren 21era arte betetzen ahalko da eta eskuragarri dago baztan.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun