Iruritako gazteek frontenis txapelketa mistoa antolatu dute aurten lehenbiziko aldiz eta asteburu honetan jokatuko dituzte lehenengo partidak herriko frontoian. Guztira 30 neska-mutilek eman dute izena txapelketan eta zozketa bidez osatu dituzte bikoteak, hiru taldetan banatu dituztenak:
- A taldea
- Saioa Dendarieta eta Unai Aleman
- Aritz Bikondo eta Mari Joxe Aleman
- Oinatz Jauntsarats eta Amaia Zelaieta
- Gorka Urtasun eta Laura Bikondo
- Garaxi Urtasun eta Jon Mikel Erregerena
- B taldea
- Ainara Dendarieta eta Beñat Mariezkurrena
- Arturo Iturralde eta Ainhoa Retegi
- Iñigo Dendarieta eta Leire Arraztoa
- Gurutze Aizpuru eta Jose Jabier Elizainzin
- Mikel Sagaseta eta Izaskun Aleman
- C taldea
- Unai Bikondo eta Itxaso Etxenike
- Unax Eraso eta Nahia Baylon
- Nuria Garate eta Joseba Etxandi
- Hegoi Iturregi eta Begoña Goienetxe
- Imanol Azpiroz eta Amaia Sanz
Partida guztiak jokatu ondotik, bikote irabazlea martxoaren 25ean jokatuko den finalean erabakiko da.