Liburu aurkezpena, kontzertua eta poesia errezitaldia izanen dira urtarrilean Txokoto Tabernan

Ttipi-Ttapa 2023ko urtarrilaren 12a

Igande honetan Maddi Ane Txoperenak Ez erran inori eleberria aurkeztuko du

Elizondoko Txokoto ostatuak egitarau kulturala prestatu du urtarrilerako eta hiru ekitaldi antolatu ditu igandeetan, hiruak debalde:

  • Urtarrilaren 15ean Maddi Ane Txoperena kazetari, bertsolari, eleberrigile eta ekintzaile feministak Ez erran inori liburua aurkeztuko du. 19:30ean izanen da hitzordua eta Pitxi musikariak gitarrarekin lagunduko dio.
  • Urtarrilaren 22an Guille Joveren kontzertu akustikoa izanen da 19:30ean. Historiaz, hausnarketaz eta herrien erresistentziaz solastatzen da musikaria bere abestietan.
  • Urtarrilaren 29an Izaskun Igoa olerkari zigatarrak poesia errezitaldia emanen du 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun