ERRUGBIA

Jautsiera faseko lehen partida irabazi egin du BRT Menditarrak taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 9a, 18:00
BRT Menditarrak errugbi taldeak ongi hasi du maila mantentzeko fasea.

Bortz talde hasi dira lehian, azkenak maila galduko du eta azkenaurrekoak play-offa jokatu beharko du

Joan den denboraldian igoera lortu ondotik, euskal ligako lehen mailako lehen fasean ez du suerte handirik izan BRT Menditarrak errugbi taldeak. Honela, jautsiera fasea jokatu beharko du eta larunbatean lehen partida irabaztea lortu zuen Lekarozen, Kanpanzar Arrasate Rugby Taldearen kontra (21-7).

Jautsiera fase honetan bortz talde ari dira lehian Azken sailkatuak maila galduko du eta azken aurrekoak play-offa jokatu beharko du.

BRT Menditarrak taldeak heldu den asteburuan Bilbon jokatu beharko du, Uni Bilbao Rugby taldearen kontra.

Hamasei urtez beheitiko taldeari dagokionez, urte berria Eibarren galduz hasi du AVK Bera Bera/Baztan RT taldeak. 39-22 galdu zuen Eibar RT taldearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun