Hiru Errege Magoen kabalgata izanen da bihar arratsaldean Elizondon, 19:00etan zahar etxetik abiatuta. Ohiko buelta emanen dute; zahar etxetik Santiago karrikara, eta Jaime Urrutia karrikatik itzulera plazara. Euria eginez gero, buelta laburra eginen da; zahar etxetik abiatuta, Santiago karrikatik plazara.
Bertako kioskoan harrera eginen zaie Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eta baita haien laguntzaileei ere. Ongi etorria eman ondotik, Elizondoko eta inguruko laguntzaileek emandako produktuekin osatutako saskiak zozketatuko dituzte. Gainera, udaleko gorapean jaiotza biziduna izanen da ikusgai.